“Prozesuak eraldatzetik espazioak egokitzera” izenburupean aritu ginen, azaroaren 29an, EHUko Bilboko Bizkaia aretoan Eusko Jaurlaritzak antolatu zituen “IKAS-LAB: Ikas-espazioak esperimentatzen jardunaldietan.

Plaentxi Herri Eskola gonbidatua izan zen, hizlari moduan, Hezkuntza sailak antolatu zuen “Ikaslab: Ikas-espazioak esperimentatzen” jardunaldira. Erkidegoko beste eskola publikoen aurrean, Plaentxi HLHIk, azken urteetan irakaskuntza-ikaskuntza eremuan egin eta egiten dabilen ibilbideak ekarri dituen bilakaeraren berri emateko aukera izan zuen bertan.

Jardunaldian bertan, gure eskolaz gain, hezkuntza alorreko hainbat adituk ere parte hartu zuten, besteak beste, University of Edinbrugh-ko Do Coyle.