Historia

 

Plaentxi HLHI

1996an, Soraluzen zeuden bi ikastetxeen bateratze prozesuaren ondorioz, Plaentxi HLHI  sortu zen.

Hasierako urteetan Plaentxi HLHI eskolako ikasleak bi eraikuntzatan banatuta egon ziren. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak frontoiko eraikinean egoten ziren eta gainontzeko ikasleek, Estazioko eraikinean eramaten zuten aurrera euren ikaskuntza prozesua.

Handik urte batzuetara, Estazioko eraikinean egindako obra batzuei esker, ikastetxeko ikasle guztiek, bertan, elkarrekin, ikasteko aukera izan zuten.

Hemendik aurrera, seguruena, zu ere gure eskolako historiaren parte izango zara eta elkarrekin etorkizun bikaina idaztea espero dugu plaentxiar guztiontzat.

Plaentxi eskola sarrera