Nolakoak gara

 

Gure eskolaren ardatza, ikasle guztien garapen integrala bermatzearen alde egitea da.” 

Ekitatea ez da pertsona guztiei baliabide berberak eskaintzea, guztiek beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko aukera izatea baizik. 

Berritzaileak: Biharko liderrak prestatzen

Hezkuntzan berrikuntza sustatzen dugu, gure ikasleak inspiratzeko eta ahalduntzeko sormen-moduak etengabe bilatuz. Gure ikuspegia haur bakoitza etengabe aldatzen ari den munduaren erronkei aurre egiteko beharrezko trebetasunez hornitzera bideratuta dago.

Eleanitzak: Hizkuntza aniztasuna ospatzen

Euskara eskolako kide guztiak batzen gaituen hizkuntza izanik, eleaniztasuna gure aberastasun kulturalaren parte da. Hainbat hizkuntzaren erabilera ospatu eta sustatzen dugu, mundu globalizatu honetan ikuspegi eta aukera berriei ateak irekiz.

Ausartak: Indarkeriarik gabeko ingurunea

Indarkeriarik gabeko eskola-ingurunea sortzeko ausardian sinesten dugu. Gure Bizikidetza/BIZIKASI ekimenarekin, gure eskola guztiontzako espazio seguru eta abegikor bihurtzeko lan nekaezina egiten dugu. Elkarbizitza baketsua gutako bakoitzaren erantzukizuna delarik.

Parte-hartzaileak: Denok gara bidaia honen parte

Plaentxi Herri Eskolan, eskola-komunitateko kide guztien parte-hartze aktiboa funtsezkoa da. Guztiek dute zeregina gure ikasleen garapenean, eta elkarrekin lan egiten dugu, bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzan.