Elkarbizitza / BIZIKASI
“BIZIKASI” ekimena ikastetxea biolentziarik gabeko gunea bihurtzea du helburu, hau guztion erantzukizuna delarik.
Klaustro guztia begirada berdinarekin aritzen da jarrera desegokien aurrean.
Ikasturte hasieran ikasleei harrera egiten zaie.
Ikasle ordezkarien asanbladen bidez, tutoretza saioak antolatzen dira.
Jarrera desegokien jarraipena egiteko, prozedura zehaztuta dago.
BAT Taldea eratuta dago, bertan zuzendaria, jantokiko arduraduna eta kontsultorea daude eta astero elkartzen dira eta jazarpenaren kontra egiten dute lan.
Elkarbizitza behatokia eratuta dago eskolako agente guztiak ordezkatuta daudelarik.

