Literatur solasaldiak
Literatur solasaldiak: Inspiratzen eta konektatzen duen elkarrizketa.
Solasaldi literarioetan arituz, errespetuzko elkarrizketen bidez ezagutza eta esanahia eraikitzen dira era kolektibo batean.
Gure eskolan praktikan jartzen diren solasaldiak, Ikasketa Dialogikoaren printzipioetan oinarritzen dira. Bere helburua, literatur testuen irakurketatik sortutako gaien inguruko eztabaidak sortzea da.
Solasaldi literarioetan, esperientziak, emozioak eta sentimenduak partekatzen dira inguru seguru eta lasai batean, gure arteko harremanak sendotuz eta gure arteko elkar ezagutzea sustatuz.
Solasaldi literarioak, Paulo Freirek teorizatutako ikasketa dialogikoan eta Jürgen Habermasn teoria komunikatiboetan oinarritzen dira.