Ikas-egoeretan oinarritutako hezkuntza
Ikasleen interesguneetatik abiatuz
Ikasketa prozesu esanguratsuak bermatuz
“Esan eta ahaztuko dut, irakatsi eta gogoratuko dut, murgil nazazu eta ikasiko dut”
/ Benjamin Franklin /
Errealitatean oinarritutako ikaskuntza eredu bat, zeinetan ikasleek bizitzarekin zerikusia duten egoerak planifikatu, garatu eta ebaluatzen dituzten.
Pentsamendu kritikoa garatzea
Gure ikasleek informazioa eta arazoak modu kritikoan aztertzeko, zalantzan jartzeko eta hausnartzeko duten gaitasuna sustatzen dugu.
Komunikazioa sustatzea
Komunikazio eraginkorrerako trebetasunak sustatzen ditugu, eta horrek beren ideiak argi eta konbentzitzeko moduan adieraztea ahalbidetzen die.
Lankidetzan aritzea
Taldean lan egitearen balioa irakasten dugu, lankidetza eta elkarrekiko errespetua sustatuz ikaskuntza-egoera guztietan.
Arazo errealen inguruan eraikitzea
Gure ikasleek mundu errealeko arazoei eta erronkei heltzen diete, eta, horri esker, beren ezagutzak benetako testuinguruetan aplika ditzakete
Ikaslea ikaskuntza prozesuaren protagonista delarik
Ikasleek bizitzarekin lotutako egoerak planifikatu, garatu eta ebaluatzen dituzte. Horrela, bere ikaskuntza prozesuaren erdigunean kokatzen direlarik.
