Hezkuntza Eskaintza
Hezkuntza Eskaintza:
Etapak: LH eta HH: 2 URTEREKIN HASITA… 12 URTE BITARTEAN
Ikasle guztien aukera berdintasuna eta ekitatea bermatze aldera konpromesuz lan egiten duen eskola.
Haur Hezkuntza (HH): 2 urtetik 5era
Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, familiekin lankidetza estuan jardunda.

Ikas-egoerak ahalbidetzen dituen zirkulazio librea
Zirkulazio librean ikaslearen jarduera izango da abiapuntua: bakoitzak sentitzen duena, munduan egoteko eta berau interpretatzeko duen modua, bizitzeko eta elkarbizitzarako duen era.
Gure metodologiaren printzipioak hauek dira:
- Hizkuntzaren garapena ahalbidetzeko diseinatutako espazioak, materialak eta ekintzak
- Arazoei eta gatazkei aurre egiteko aukera ematea.
- Mota askotariko harreman-egoerak izateko bidea zabaltzea.
- Iniziatiba hartzeko aukera bultzatzea.
- Ingurunea esploratzeko, ingurunean esperimentatzeko eta elkarri eragiteko bidea eskaintzea.
Lehen Hezkuntza (LH): 6 urtetatik 12 urtetara
Hezkuntzaren xedea da gizakiaren konpetentziak maila guztietan garatzea ahalik eta gehien, subjektu indibidual eta herritar aktibo gisa, bai eta konprometitua ere gizartearen garapenarekin eta ingurumenaren garapen jasangarriarekin.

Ikas-egoerak
STEAM
EABA matematika
