Ikasturtean zehar, ikasleek tertulia dialogikoetan parte hartzen dute, eta maila bakoitzean adinari egokitutako liburu desberdinak irakurri eta lantzen dituzte. Jarduera honen bidez, irakurzaletasuna sustatzeaz gain, ahozko adierazpena, entzute aktiboa eta iritziak partekatzeko gaitasuna garatzen dituzte.

Aurten, LH5eko ikasleek Kafka eta panpin bidaiaria liburua landu dute. Istorio hunkigarri honetan, Franz Kafkak negarrez aurkitzen duen neskatila bati laguntzeko asmatzen duen kontakizuna ezagutzen da. Panpina galdu dela esan beharrean, munduan zehar bidaiatzen ari dela kontatzen dio, eta haren izenean gutunak idazten dizkio, abentura eta bizipen berriak azalduz.

Liburuaren irakurketarekin batera, ikasleek pasiloan munduko mapa handi bat prestatu dute, eta bertan panpin bidaiariak egin omen zituen bidaiak kokatu dituzte. Horrela, istorioan murgiltzeaz gain, munduko hainbat leku ezagutzeko eta irudimenari hegan egiten uzteko aukera izan dute.

Ikusi nolako bidaia zoragarria egin zuen panpin bidaiariak munduan zehar!