LH 4. mailako ikasleek, Soraluze inguratzen duten basoen inguruko panel informatiboen sorkuntzan buru belarri dabiltzan bitartean, baso ekosistemen inguruko zenbait jarduera berezi eraman dituzte aurrera.

Soraluzeko Baso Biziak elkartearen eskutik, gertuen dituzten  baso ekosistemen azalpena jasotzeko aukera izan zuten: bertako bizidunak, denboran zehar eman diren aldaketak…

Ondoren, Aitor Lasaren laguntzarekin, San Andres inguruko basora gerturatu ziren eta bertan, landa koadernoan, ikusitakoaren jasoketa egin zuten.

Azkenik, Lurgaia fundazioak dinamizatutako zuhaitz landaketan hartu zuten parte, Urkia Zelaitik gora. Bertan haritzak, urkiak, makatzak eta sagarminak landatu zituzten, guztira 72 zuhaitz.

Eskerrik asko ekintza hauek aurrera eramateko aukera eman diguzuen guztioi.

Hemen dituzue jarduera hauetan ateratako zenbait argazki.