Urtarrilaren 15etik otsailaren 5era bitarteko astelehenetan, eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoentzat, matematika tailerrak antolatuko dira 16:45etatik 18:15etara bitarteko ordutegian.

Tailer hauetan honako matematikako gaiak landuko dira: zenbakikuntza; batuketa eta kenketa; biderketa eta zatiketa; eta azkenik, zatiki, portzentaje eta hamartarrak. Formakuntza saio hauetan, geletan matematika modu manipulatiboan lantzeko aurkezten diren zenbait jarduera egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.

Anima zaitezte!