Hitzaldia familientzat: Pantailen erabilera arduratsua
Mugikorrak, tabletak, bideo-jokoak, sare sozialak… Pantailak gure eguneroko bizitzaren parte dira, baita gure seme-alabenena ere. Askotan zalantzak sortzen zaizkigu: zenbat denbora da gehiegi? Nola eragiten diete loari, arretari eta harremanei? Nola jarri mugak etxean gatazkarik gabe?
Galdera horiei erantzuten laguntzeko, bihar, azaroaren 23an, Miren Rosen hitzaldia izango dugu eskolan. Pantailek haurren garapenean eta osasunean duten eraginaz hitz egingo digu, aukerak eta arriskuak aztertuko ditu, eta etxean erraz aplika daitezkeen gomendioak emango dizkigu.
Gai honek familia guztioi eragiten digu, eta elkarrekin hausnartzeko aukera ona da.
Animatu eta etorri!