Kaixo, familiok:

Gaur, egun berezia izan da guztiontzat gure eskolara Olentzero eta Mari Domingi etorri direlako. Goizen gure eskolako txikitxoengana gerturatu dira eta beraien gelan denok batera abestu dugu. LH1 eta LH2ko ikasleekin eskolako sarreran elkartu dira eta denak batera abestu dituzte azken astetan zehar prestatutako gabon kantak.

LH3 eta LH4. Mailako ikasleak eguneko zentrora joan dira bertakoekin une goxoa pasa eta denok batera hainbat abesti abestura. Gainera, ikasleek postalak eraman dizkiete eta oso pozik hartu dituzte.

LH5 eta LH6.mailakoak Nagusien egoitzara joan dira, bertakoekin batera abestu eta une gogoangarriak bizitzera.

Amaitzeko, eskola guztiak eta familiak eskolako patioan Olentzero eta Mari Domingirekin batera abestu dugu. Espero dugu zuek ere gu bezala asko disfrutatu izana.

Ondo pasa oporrak eta bueltan berriro elkarrekin egongo gara.