Gaur, abenduak 22an, bisita berezia izan dugu eskolan. Goizean goizetik, Olentzero eta Mari Domingik, alaitasuna eta ilusioa ekarri dute gurera.

Emozioz beteta bizi izan dugu gaurko goiza Plaentxi eskolan. Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleak, Nagusien Egoitzara gerturatu dira bertako egoiliarrekin gogoz abestera.

Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako, ikasleak Eguneko Zentroan egon dira bertakoekin batera abesten.

Gainerako ikasleek, harrera ezin hobea egin diete eskolan Olentzero eta Mari Domingini.

Hamabietan, patioan elkartu gara eskola kide denak eta gurasoekin batera, abestu eta dantzarako aukera izan dugu.

Ondo pasa oporrak eta urte berri on!