Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek baleen inguruko ikas-egoerari lotuta komiki bat egin behar zuten.
Komikiak irakurtzea gustoko dugunez eta ikas-egoeran izotzetan harrapatuta zeuden bale batzuei nola lagundu aztertzen geundela aprobetxatuz, horren inguruko komikia sortzea bururatu zitzaigun.
Horretan laguntzeko, Eibarko Marto komikigilea gurera etorri zen. Berak urte pilo bat daroa komikiak egiten.
Pila bat disfrutatu genuen eta zenbat ikasi genuen!